Hizlariak

MARI NIKONEN

FINLADIERA IRAKASLEA
Mari Nikonen. Helduei finlandiera irakasten die Helsinkin, enpresetan, aurrez aurre eta online, saio partikularrak… Fonetika eta ahoskera finlandiarrari buruzko liburua argitaratu zuen eta Ask a Finish Teacher bloga idazten du, ikasleek egunerokoan egiten dizkiote hainbat galdera erantzuteko.

ARANTZA TAPIA OTAEGI

KPMG ETA CSPB KONPAINIEN AHOLKULARIA ETA SABINO ARANA FUNDAZIOAREN PRESIDENTEA
Astigarragan jaioa. Ingeniaritza industrialean doktorea, EHUko katedraduna, Donostiako Eskola Politeknikoko zuzendaria izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuorde izan zen 2005-2007artean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatua 2007-2011ra, Madrilen Kongresuko diputatu 2011-2012ra eta Eusko Jaurlaritzako Sailburua izan da hiru legegintzalditan (2012-2024), besteak beste, Ekonomia Garapenerako eta Azpiegituretakoa.

HELENA FRANCO IBARZABAL

EKONOMIA ETA ENPRESA ZIENTZIETAN DOKTOREA
Getxoztarra. Ekonomia irakaslea izan da 25 urtez EHUn, Ekonomia Aplikatua sailean. Bere ikerkuntza eta lan ildo nagusiak Erregio eta Hiri Ekonomiaren eta Sektore Publikoaren Ekonomiaren esparruetan kokatzen dira, arreta berezia eskainiz Euskal Herriko kasurako aplikazio praktikoari. Ogasun eta Finantzetako diputatua izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian 2011-2015 legegintzaldian. Bestalde, UEUko (Udako Euskal Unibertsitateko), Eusko Ikaskuntzakoa eta Gaindegiako kidea da.

BELEN URANGA ARAKISTAIN

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
Zumaiarra. Euskal filologian lizentziaduna. Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria eta Bat soziolinguistika aldizkariaren koordinatzailea.