Artxiboak: Hizlariak

NAROA ITURRI LIZARRIBAR

Hernanin jaio eta Errenterian bizi da. Kazetaria, Hamaika telebistako aurkezlea eta Askabide klinikako zuzendaritzako kidea.

NEREA ITXAUSTI CASTIÑEIRA

Pasai Donibanen jaiotako kazetaria. Berria egunkariaren sare digitalak kudeatzeko saileko partaidea.

YASMINE KHRIS MAANSRI

Marseillan jaioa, Okzitanian, Frantzian, bere gurasoak Aljeriatik alde egin zutelako. Itzultzailea, irakaslea eta telebista aurkezlea da. 2019ko maiatzean Iruñera joan zen bizitzera eta euskara ikasteari ekin zion. Egun, besteak beste,…

MAMADOU SARR DIAME

Mar Fafakon jaioa, Senegal. Arotza eta arraunlaria. Ondarroara joan zen 2018an, eta kalean ikasi zuen euskara. Egun, Oiartzunen bizi da, bertan osatu du familia.

IÑIGO ARRIETA GONZALEZ

Gasteizen jaioa. Enpresen zuzendaritza eta administrazioa ikasi zuen, Marketin adarrean. 2007tik Eika kooperatiban lanean, erosketa sailean, eta 2019tik EIKA Kooperatibako presidentea. Enpresan euskaldundutakoa.

ARKAITZ FULLAONDO ELORDUI- ZAPATERIETXE

Leioan jaioa. Parte Hartuz taldeko kidea eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikertzailea, Soziologian lizentziaduna, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza sailean irakaslea.

MARI NIKONEN

Mari Nikonen. Helduei finlandiera irakasten die Helsinkin, enpresetan, aurrez aurre eta online, saio partikularrak… Fonetika eta ahoskera finlandiarrari buruzko liburua argitaratu zuen eta Ask a Finish Teacher bloga idazten du,…

ARANTZA TAPIA OTAEGI

Astigarragan jaioa. Ingeniaritza industrialean doktorea, EHUko katedraduna, Donostiako Eskola Politeknikoko zuzendaria izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuorde izan zen 2005-2007artean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatua 2007-2011ra, Madrilen…