
YASMINE KHRIS MAANSRI
ITZULTZAILEA ETA KAZETARIA
Marseillan jaioa, Okzitanian, Frantzian, bere gurasoak Aljeriatik alde egin zutelako. Itzultzailea, irakaslea eta telebista aurkezlea da. 2019ko maiatzean Iruñera joan zen bizitzera eta euskara ikasteari ekin zion. Egun, besteak beste, LABAko kide sortzaileetako bat da eta Iruñeko hainbat ekimen sozial eta militanteetan aritzen da.

MAMADOU SARR DIAME
AROTZA
Mar Fafakon jaioa, Senegal. Arotza eta arraunlaria. Ondarroara joan zen 2018an, eta kalean ikasi zuen euskara. Egun, Oiartzunen bizi da, bertan osatu du familia.

IÑIGO ARRIETA GONZALEZ
EIKA KOOPERATIBA
Gasteizen jaioa. Enpresen zuzendaritza eta administrazioa ikasi zuen, Marketin adarrean. 2007tik Eika kooperatiban lanean, erosketa sailean, eta 2019tik EIKA Kooperatibako presidentea. Enpresan euskaldundutakoa.

ARKAITZ FULLAONDO ELORDUI- ZAPATERIETXE
IKUSPEGI - INMIGRAZIOAREN EUSKAL BEHATOKIA
Leioan jaioa. Parte Hartuz taldeko kidea eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikertzailea, Soziologian lizentziaduna, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza sailean irakaslea.
