Getxoztarra. Ekonomia irakaslea izan da 25 urtez EHUn, Ekonomia Aplikatua sailean.
Bere ikerkuntza eta lan ildo nagusiak Erregio eta Hiri Ekonomiaren eta Sektore Publikoaren Ekonomiaren esparruetan kokatzen dira, arreta berezia eskainiz Euskal Herriko kasurako aplikazio praktikoari. Ogasun eta Finantzetako diputatua izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian 2011-2015 legegintzaldian. Bestalde, UEUko (Udako Euskal Unibertsitateko), Eusko Ikaskuntzakoa eta Gaindegiako kidea da.