Marseillan jaioa, Okzitanian, Frantzian, bere gurasoak Aljeriatik alde egin zutelako. Itzultzailea, irakaslea eta telebista aurkezlea da. 2019ko maiatzean Iruñera joan zen bizitzera eta euskara ikasteari ekin zion. Egun, besteak beste, LABAko kide sortzaileetako bat da eta Iruñeko hainbat ekimen sozial eta militanteetan aritzen da.
